Itxaso Onsalok Astondoa izanen du arerio Urrezko Aizkolari txapelketako bigarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 10a, 19:00

Itxaso Onsalo aresoarra lanean Debako lehen jardunaldian.

Urtarrilaren 12an Beizaman jokatuko den binakako aizkolari txapelketan, Vicente eta Mujika, Ruben Saralegi eta Otañoren kontra ariko dira

Urrezko binakako Aizkolari txapelketako, urrezko harrijasotze txapelketako eta emakumezkoen urrezko banakako aizkolari txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute urtarrilaren 12an, igandean 12:30ean hasita Beizaman. Joan den igandean Deban Nerea Sorondoren kontra galdu zuen Itxaso Onsalo aresoarrak Irati Astondoa izanen du oraingoan arerio.

Gizonezkoen binakako lehian, Iker Vicente eta Jesus Mari Mujika, Ruben Saralegi eta Eneko Otañoren kontra ariko dira. Hamabina enbor moztu beharko ditu bikote bakoitzak.

Harri-jasotzen Iñigo Eizagirre Eiza zarauztarra ariko da. Bina minutuko txandetan 175 kiloko laukizuzena, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bolari ahalik eta altxaldi gehien ematen saiatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun