Garaipenarekin hasi dute Beti Gazteko futbol talde nagusiek urte berria etxean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko urt. 7a, 07:28
Hirugarren postuan sendotzeko balio izan dion garaipenarekin abiatu du urtea Beti Gazteko futbol talde nagusiak.

Baztanek eta Gure Txokoak, aldiz, etxetik kanpo galdu egin zuten

Errege eguneko asteburuan urte berriari ekin diote eskualdeko zenbait futbol taldek, nahiz eta bertze aunitzek atseden izan duten. Beti Gazteko gizasemeek, lehengo lepotik burua, garaipena lortu zuten Zarautzen kontra, hirugarren postuan sendotzeko eta emakumeek ere irabazi egin zuten 2020 urteko lehen partida. Baztango gizasemeek eta Gure Txokoako talde nagusiak, aldiz, kanpoan galdu egin zuten. Areto-futbolean, eskubaloian, saskibaloian eta errugbian atseden izan dute.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • Peña Sport 4 – Baztan 2 (Asier Lizartzaren golak)

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Beti Gazte 2 (Ander Ordokiren golak) – Zarautz 0

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Vasconia 3 - Gure Txokoa 0

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan

  • Beti Gazte 6 – Trintxerpe 1

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 4 (Jon Zabalak 2, Mattin Lekuona eta Asier Taberna) – Hernani 4

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

  • Ordizia A 7 - Gure Txokoa 0

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe A 4 (Iraitz Aiesa, Mikel Babaze, Urko OIartzabal eta Manex Iparragirre) – CD Ardoi 1
  • UCD Burlades A - Doneztebe B
  • Aurrera 10 (Ibai Remirez, Jon Mikel Agirrek 3, Adei Zubillaga, Ekaitz Mutuberriak 3, Ibai Iriarte eta Imanol Biurrarena) – Valle de Egues B 3

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

  • Beti Gazte 17 – Landetxa 0
  • Gure Txokoa 5 (Jon Irazokik 3, Peio Martikorena eta bere atean) – Behobia 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun