Ate joka da mozorro besta

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 6a, 12:00

Herri batzuetan urtarrilean eta bertzeetan otsailean. Halaxe ospatuko dituzte aurten inauteriak eskualdeko herritarrek. Toki gehienetan otsaileko hirugarren asteburuan izanen diren inauteri ofizialekin bat eginen badute ere, bertze aunitzetan aitzinetik eginen dituzte eta horietako batzuetan dagoeneko zehaztu dituzte datak. Bidali zuk ere zure herriko inauterien berri info@ttipi.eus helbidera edo Whatsappez 744 48 43 61 telefonora.

URTARRILA:

  • Elgorriaga: urtarrilaren 17tik 19ra.

  • Aniz: urtarrilarn 17an eta 18an.

  • Eratsun: urtarrilaren 18an.

  • Berroeta: urtarrilaren 24an eta 25ean.

  • Leitza: urtarrilaren 24tik 29ra.

  • Sunbilla: urtarrilaren 24tik 26ra.

  • Zubieta: urtarrilaren 26tik 19ra.

  • Ituren eta Aurtitz: urtarrilaren 23tik 28ra eta otsailaren 1ean.

  • Areso: urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean.

OTSAILA:

  • Arantza: otsailaren 6tik 8ra.

  • Urroz: otsailaren 8an.

  • Bera: otsailaren 20tik 24ra.

  • Lesaka: otsailaren 20tik 25era.

  • Doneztebe: otsailaren 20tik 22ra.

  • Etxalar: otsailaren 20an, eta 22tik 25era.

  • Elizondo: otsailaren 21ean eta 22an.

  • Narbarte: otsailaren 22an.

  • Urdazubi: otsailaren 23tik 25era.

  • Goizueta: otsailaren 23tik 25era eta otsailaren 29an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun