Urteko lehen partidak jokatuko dituzte eskualdeko zenbait futbol taldek

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 3a, 07:30

Beti Gazteko futbol talde nagusiak Mastegin jokatuko du urteko lehen partida, Gipuzkoako Ohorezko mailako hirugarren postuan.

Beti Gazteko gizasemeek eta emakumeek etxean jokatuko dute eta Baztango gizasemeen talde nagusiak Tafallan

 

Oraindik Eguberri giroan, Errege eguneko asteburuan urte berriari ekinen diote eskualdeko zenbait futbol taldek, nahiz eta bertze aunitzek atseden izanen duten. Beti Gazteko gizasemeek eta emakumeek etxean jokatuko dute 2020 urteko lehen partida, Baztango gizasemeek kanpoan. Areto-futbolean, eskubaloian, saskibaloian eta errugbian atseden izanen dute oraindik.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • Peña Sport – Baztan, larunbatean 16:00etan Tafallako San Francisco zelaian.

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Beti Gazte – Zarautz, larunbatean 18:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan

  • Beti Gazte – Trintxerpe, larunbatean 15:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Beti Gazte – Hernani, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

  • Ordizia A - Gure Txokoa, igandean 12:45ean Ordiziako Altamiran.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe A – CD Ardoi, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • UCD Burlades A - Doneztebe B, larunbatean 10:00etan Erripagainan.
  • Aurrera – Valle de Egues B, larunbatean 11:30ean Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

  • Beti Gazte – Landetxa, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.
  • Gure Txokoa – Behobia, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun