Euskal Artzainak Ameriketan

Euskal Artzainak Ameriketan: Bakersfield (Euskal Besta-1)

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 29a, 09:59

Ibilbideari hasiera emateko, Bakersfieldeko (Kalifornia) euskal bestan egon ziren, maiatzaren 27an. Mila lagun inguru elkartu ziren Kern Count Basque Clubean. Gehienak baztandarrak, baina baita inguruko bertze herrietatik joandakoak ere. Desfilearen aitzineko aldean AEBetako bandera eta ikurrina. Horietako bat Pako Iturriria lekaroztarraren eskuetan. Gibeletik, klika. Inguruetan dantza, abesti eta doinu euskaldunik ez zen falta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun