Minbizia duten haurren elkarteei 7.000 euro eman dizkie Remonte Euskal Jai Berri Fundazioak

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 26a, 20:00
Euskal Jai Erremonte Fundazioak zirkuituan lortutako dirua minbizia duten haurren elkarteei eman zien abenduaren 20an.

Erremonte profesionaleko nazioarteko zirkuituan lortutakoa da

Remonte Euskal Jai Berri Fundazioak aurten antolatu duen Erremonte profesionaleko Nazioarteko Zirkuituan lortutako dohaintzak eman dizkie minbizia duten haurren elkarteei. Abenduaren 20an egin zen ekitaldia Iruñean.

Ekitaldian, Nafarroako Gobernuko ordezkariak, erakunde laguntzaileetakoak eta minbizia duten haurren elkarteetakoak izan ziren, baita Javier Urriza, Xanti Uterga, Jose Javier Etxeberria III.a eta Josetxo Ezkurra II.a erremontelariak ere.

Erremonte Fundazioak, hiri bakoitzean lortzen diren sarreretako diruaz gain, Fundazioko aurrekontutik ateratzen den diru-kopuru bat eman zien. Zehazki, Madril, Katalunia eta Aragoiko elkarteei milana euro eman zien eta Nafarroako ADANOri 2.271 euro. Nafarroako elkarteari, gainera, bertze 1.729 euro eman zion, Fundazioak antolatutako bertze ekitaldietan bildutakoak: denera, 4.000 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun