Emakume aizkolarien IV. Urrezko Kopa irabazi du Nerea Sorondo beratarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 26a, 14:00
Astondoa, Onsalo, Sorondo eta Ariztegi San Tomas egunean Donostian.

Abenduaren 21ean jokatu zuten Donostian

Azken urteetako ohiturari eutsiz, San Tomas egunean Emakume Aizkolarien Urrezko Koparen laugarren edizioa jokatu zen Donostian. Lau aizkolari aritu ziren eta 36 ontzako bosna enbor moztu behar zituzten. Nerea Sorondo beratarra izan zen bizkorrena. 10 minutu eta 10 segundo behar izan zituen lana bukatzeko.

Zeanuriko Irati Astondoa izan zen bigarren (11.05), Maika Ariztegi iturendarra hirugarren (11.55) eta Aresoko Itxaso Onsalo laugarren (14.18).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun