Ttipi-Ttapa aldizkariak 32.000 irakurle ditu 2019an CIESen arabera

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 20a, 16:00

CIESen arabera, Nafarroa osoan argitara­tzen diren euskarazko argitalpenen artean Ttipi-Ttapa da irakurle gehien duen hedabidea. Eta datu horiek Nafarroako mendialdean zabaltzen diren egunkarien datuekin alderatuta ere, Ttipi-Ttapa da irakurle gehien dituena.

Nafarroa Garaiko mendialdean irakurle gehien dituen hedabidea

Azterketa egiteko, CIESek Nafarroa lau eremutan banatzen du: Mendialdea, Iruñerria, Erdialdea eta Erribera. Mendialdea deitzen duen eremuan, mendialdeko 111 udalerri sartzen ditu eta hor Ttipi-Ttapa da irakurle-kopuru handiena duena, 32.000 irakurlerekin. Gibeletik daude Sakanako Guaixe astekaria 19.000 irakurlerekin; Diario de Noticias (12.000); Diario de Navarra (10.000); Diario Vasco (6.000); Gara (5.000) eta Berria 3.000 irakurlerekin.

Datu horiek lortzeko oinarritzat hartu den inkesta demoskopikoa urriaren 4tik azaroaren 11 bitarte egin zitzaien Nafarroako 14 urtetik gorako 1.000 per­tsonari, eta inkestaren konfiantza-maila % 95ekoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun