Eskualdeko sei ikastetxe publikok kalitate-sariak jaso dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 18a, 17:37
Eskualdeko ikastetxe sarituetako ordezkariak.

Arantzako, Berako, Elizondoko eta Lesakako eskolak kalitate-zentroa zigilua jaso dute; Berako institutuak eta Doneztebeko San Migel eskolak, berriz, zentro bikainarena.

Nafarroako 30 ikastetxe publikok (sare publikoko ikastetxeen %52ak) jaso dituzte gaur goizean Hezkuntza Departamentuak emandako kalitate-sariak, Kalitatearen Kudeaketa Sistema (KKS) SGCC 2013 arauaren arabera (Hezkuntza Departamentuaren beraren araua, Nafarroako hezkuntzaren errealitate espezifikora egokitua) diseinatu eta ezartzeagatik.

Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan egin da ekitaldia, Hezkuntza kontseilari Carlos Gimeno Gurpegui buru zela, eta Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano, ere bertan izanik. Saritutako ikastetxeen arduradunek (zuzendariak eta kalitateko arduradunak) hiru mailatan banatutako sariak jaso dituzte: Kalitatearekiko konpromisoa, Kalitate-zentroa eta Zentro Bikaina.

Hezkuntza kontseilariak zorionak eman dizkie ikastetxeei hezkuntza-arreta  hobetzeko duten konpromisoarengatik. Irakasleen, ikastetxetako eta Kalitate Negoziatuko zuzendarien eta Departamentuko Hezkuntzako Ikuskaritza Zerbitzuaren ahalegina aitortu du Gimenok, kalitate-sistema propioaren bultzatzaile gisa, nazioarteko kudeaketa arauetan eta ereduetan oinarritua eta gure gizartean gertatzen diren aldaketetara egokitzen dena.

Hona hemen sarituak izan diren ikastetxeak:

  • Kalitatearekiko konpromisoa: Martín de Azpilcueta HLHIP, Barasoaingoa; San Juan de Jerusalén HLHIP, Cabanillaskoa; Teresa Bertrán de Lis HLHIP, Cadreitakoa; Nuestra Señora de Orreaga HLHIP - Garralda DBHI, Garraldakoa; Lakuntzako Herri Eskola HLHIP, Lakuntzakoa eta Nekazaritza eta Basogintzako II; Amaiur Ikastola HLHIP; Ermitagaña HLHIP; San Juan de la Cadena HLHIP eta Mendillorri BHI, denak Iruñakoak.
  • Kalitate-zentroa: Zelandi HLHIP, Altsasukoa; Arantza HLHIP, Arantzakoa; Ricardo Baroja HLHIP, Berakoa; Valle del Aragón, Zarrakastelukoa; Elizondo HLHIP, Elizondokoa; San Donato HLHIP, Etxarri-Aranatzekoa; Irain HLHIP, Lesakakoa; San Bartolomé HLHIP, Martzillakoa; Vianako Printzea HLHIP, Erriberrikoa eta Pitillas HLHIP, Pitillaskoa.
  • Zentro Bikaina: Toki-Ona BHI, Berakoa; San Miguel HLHIP, Doneztebekoa; Joaquín Romera DBHI, Mendabiakoa; eta Iturrama BHI, San Juan-Donibane II; Virgen del Camino IIP; Mendillorri HLHIP; Navarro Villoslada BHI, Iruñakoak; eta Atargi HLHIP eta Lorenzo Goikoa HLHIP, biak Atarrabiakoak.

Kalitate-sareak

Kalitatea Kudeatzeko Sistemak ezartzeko Programa ikastetxeetako zuzendari batzuen ekimenez sortu zen 1998-1999 ikasturtean. Horrela, koordinatzaileek eta hezitzaileek aholkatutako ikastetxeen sareak sortzen joan ziren, eta jada 2005ean, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartu zuen Programaren lidergoa, eta SGCC Arauaren arabera ezartzeko baliabideak jarri zituen.

Gaur egun, Nafarroako zona geografiko, etapa eta hizkuntza-eredu guztietako 128 ikastetxe (ikastetxe publikoen %52a) kalitateko 19 saretan aurkitzen dira. Ikastetxeen sarea hazten joan da 20 urtetik gorako denboraldian zehar, zuzendaritza-taldeetako pertsonekin eta ikastetxeetako kalitateko arduradunekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun