Cederna Garalur Elkarteko arduradunek, Patxiku Irisarri presidente izendatu berriak eta Ibon Mimentza zuzendari-kudeatzaileak, bilera-erronda bat egin dute azken bi hilabeteetan Nafarroako Gobernuko hainbat arlotako eta Gobernuaren menpeko entitateetako arduradunekin. Zehazki, bilerak egin dira Bernardo Ciriza, Lurralde Kohesiorako eta Toki Administrazioko kontseilariarekin; Izaskun Goñi, Ekonomia, Enpresa eta Lan Politikako zuzendari nagusiarekin; Ruben Goñi, Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiarekin; Juan Manuel Intxaurrandieta, INTIAko kudeatzailearekin; Miriam Marton, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzailearekin; eta Landa Garapeneko Departamentuko hainbat arlotako arduradunekin.
Topaketetan, Cederna Garalur Elkarteak landa-ingurunearen egoerari eta erronkei buruz duen ikuspegia helarazi dio Nafarroako Gobernuari, baita zenbait jarduera-proposamen ere. Bilerek, halaber, balio izan dute Gobernu berriaren politikak eta asmoak ezagutzeko, eta lurraldearen onerako izanen diren sinergiak aurkitzeko.
Gobernuari helarazitako gaietako batzuk izan dira: despopulazioarekiko kezka; landa-ingurunean ekintzailetzarako laguntzan sakondu beharra; Pirinioetako Planaren garapena; Landa Garapenerako Programa berria diseinatzea eta martxan jartzea; eta tokiko elikadura-sistemak indartzea, besteak beste.
Cederna Garalur Elkarteak zeharkako ikuspegi batetik heltzen dio lurralde-garapenari, eta, zentzu horretatik, bere iritziz Gobernuaren hainbat arlok eragin zuzena izan dezakete landa-ingurunearen garapenean.