Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak Arraiozen eta Donezteben ortziralean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 17a, 11:00
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatzen ari dira han eta hemen.

Martxan da, aurten ere, Euskal Herriko Mus Txapelketa. Herriz herri kanporaketak jokatzen hasiak dira dagoeneko. Joan den igandean, abenduaren 15ean, Elizondoko Intza ostatuan izan zuen hitzordua. Beñardo Alunda eta Joselu Retegi izan ziren irabazleak.

Heldu den ortziralean, hilaren 20an, Arraiozen eta Donezteben dute hitzordua. Arraiozen Zubiondo ostatuan (21:30ean) eta Donezteben Ameztin (20:00etan) bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun