Doneztebeko behategian azken 24 orduotan 110 litroko prezipitazioak izan dira eta Beran 70 litro neurtu dituzte. Bidasoan ez ezik, Urumea aldean ere erne ibiltzeko adierazi dute eta Endarlatsako estazioan alerta gorria ezarri dutela gogorazi dute Nafarroako Gobernutik.
Doneztebe
Doneztebeko Aparan industrialderako sarreran ur putzuak sortu dira eta hainbat etxetara ura sartu da. Bideoa: Juan Goñi.
NarbarteNarbarten ere gainezka egin du ibaiak. Bideoa: Juan Goñi.
Bortziriak
Berako Zubixabal inguruan ura garajeetan sartu da eta karrikan zeuden hainbat auto ere kaltetu dira.
Igantziko Bentatik Igantzi eta Arantzarako bidean hainbat tokitan erortzak izan dira eta putzuak daude.
Lesakako zubitik Lesakarako bidean hainbat zuhaitz errepidera erori dira eta auto ilarak sortu dira. Txandakako pasabidea ematen ari dira eta trafikoa motela da.
Etxalarren ere zuhaitzak errepidera erori dira eta herrira sartzeko bidea moztuta dago.
Sunbilla
Sunbillan itxura hau izan du ibaiak 09:00 aldera.
Baztan
Elizondon Giltxaurdi kiroldegia itxi egin dute arriskuagatik. Argirik gabe gelditu dira eta larrialdi zerbitzuek hala aholkatuta, instalazioak itxi egin behar izan dituzte. Baztanen, Otsondo aldean, dozena bat zuhaitz errepidera erori dira eta bidea arriskutsu dago eta Baztan ibaia ere goi-goian ibili da, gainezka egiteko zorian. Bideoa: valledebaztan.com.
Bertzalde, ikusgarria izan da Elizondoko Berro auzoan errepidera erori den harritzarra.
Leitza
Paper-lantegiaren ondoan ez atzera eta ez aurrera errekan gelditua zen behor bat erreskatatu dute gruarekin.
Goizueta
Goizuetan, berriz, Goizueta eta Leitza arteko errepidea kaltetu du denboraleak.
Behobia
Eskualdetik hurbil, Behobian ere Bidasoa zuhaitzak errepidean.