Arkupeak elkartekoek urteko azken mendi buelta eginen dute abenduaren 17an

Pablo Irastortza 2019ko abe. 13a, 12:00
Arkupeak elkarteko mendizaleak azaroan Ainhoan barna egindako mendi irteeran.

Elkarteko mendizale kementsuek, 2019a behar bezala agurtzeko, mendi buelta eginen dute abenduan. Hilaren 17an, heldu den asteartean, dute hitzordua eta Berako mendietan barna ibiliko dira.

08:30ean abiatuko dira, eskolako ataritik. Buelta egin ondotik, bazkaltzeko bilduko dira, Zalain jatetxean. Ea mendiaz gozatzeko moduko eguraldia izaten duten! 2020ko lehenengo zenbakian izanen da Beran egindako txango horren berri. Animo eta merezi bezala bukatu urtea!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun