Ortzirale eguerdian Agurainen, aizkolari lehian, Jon Rekondo leitzarra eta Mutrikuko Ugaitz Mugertza II.a izan ziren aurrez aurre. Abenduaren 14an Otxandion jokatuko den finalerdirako txartela zuten jokoan, hamar kanaerdikotara eta leitzarra nagusitu zen 24 minutu eta segundo bat behar izan zuen lana egiteko eta Mugertzak 26 minutu eta 21 segundo. Harrijasotze txapelketan Jon Gisasola Zelai V.a mallabitarra eta Beñat Telleria lasartearra aritu ziren nor baino nor gehiago, ehuna kiloko zilindro zaharrarekin, kubikoarekin eta borobilarekin. Gipuzkoarrak 75 jasoaldi egin zituen eta bizkaitarrak 71
Ingudean, Karmele Gisasola Zelai III.a bizkaitarra nagusitu zitzaion Estibaliz Cidad arabarrari. 10 kiloko ingudearekin, minutu eta erdiko lanean 91 jasoaldi egin zituen bizkaitarrak eta 85 arabarrak.
Txikia IV.a finalera eta Maika Ariztegi nagusi ingudean Mendaron
Larunbat arratsaldean Mendaron, aizkolarien lehen finalerdia jokatu zuten Azkoitiko Julen Alberdi Txikia IV.ak eta Beizamako Eneko Otañok. 12 kanaerdiko lana izan zuten eta Urtezahar eguneko finalerako txartela jokoan. Txikia IV.a nagusitu zen. 28 minutu eta 31 segundo behar izan zzituen lana burutzeko eta finalerako txartela eskuratzeko- Otañok 31 minutu eta 29 segundo behar izan zituen. Harrijasotzen, Elgetako Imanol Albizu Goikoetxe eta Zarauzko Mikel Lopetegi Urra aritu ziren. Zarauztarrak 82 jasoaldi eta elgetarrak 72 eman zituzten. Ingude altxatzen, berriz, Garazi Arruti bizkaitarra eta Iturengo Maika Ariztegi aritu ziren. Maikak 92 jasoaldi egin zituen eta Arrutik 85.