Kadete mailako futbol derbia irabazi dio Beti Gaztek Gure Txokoari Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko abe. 9a, 07:45
Beti Gazteko kadeteak nagusitu ziren Beran jokatutako derbian.

Nafarroan ari diren talde gehienek ez dute partidarik jokatu, baina Baztango emakumeek berdindu egin zuten

Asteburuko kirol jardunaldia murritza izan da eskualdeko kirol taldeentzat. Gipuzkoako ligetan ari diren futbol taldeetako batzuk bakarri aritu dira. Horien artean, azpimarratzekoa, kadete mailako derbia. Beti Gazte nagusitu zitzaion Gure Txokoari Beran jokattuako partidan. Gainerakoan, ez zuten emaitza onegirik lortu eskualdeko taldeek. Beti Gazteko mutilen talde nagusiak galdu egin zuen aspaldiko partez Mutrikun eta emakumeek ere galdu egin zuten Oiartzunen. Nafarroako ligetako eskubaloi, saskibaloi, areto-futbol eta futbol talde gehienek ez dute jardunaldirik izan, larunbatean Donezteben aritu ziren Baztan futbol taldeko emakumeek izan ezik. Hauek berdindu egin zuten. 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Mutriku 2 - Beti Gazte 0

Nafarroako emakumezkoen ligan

  • CD Baztan 3 (Leire Rekalde, Berta Muguiro eta Olaia Mendiburu) – CD Universidad de Navarra 3

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan

  • Intxaurdi Oiartzun 1 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 0 – Real Union 2

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • San Marcial A 1 - Gure Txokoa 1 (Aimar Lekuona)

Nafarroako jubenilen lehen mailan, igoera. fasean

  • CD Amigó 2 - Donetebe 1 (Enaitz Iriarte)

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Gure Txokoa 2 (Ekai Ponbar eta Suharri Iratzoki) - Beti Gazte 4 (Asier Tabernak 2, Julen Urdangarin eta Jon Apeztegia), derbia lesakarrek irabazi zuten Berako Matzadan.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe B 2 (Ugaitz Aldabe eta Beñat Oiaregi) - AD Mendillorri A 2

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

  • Gure Txokoa 2 (Andoni Latorre eta Jon Irazoki) – Mariño 1 (gibeleratutako partida)
Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun