Kadete mailako futbol derbia jokatuko dute Gure Txokoak eta Beti Gaztek asteburuko kirol jardunaldi murritzean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 5a, 06:30
Gure Txokoa eta Beti Gazteko kadeteek derbia jokatuko dute larunbat arratsaldean Matzadan.

Nafarroan ari diren talde gehienek ez dute partidarik izanen

Asteburuko kirol jardunaldia murritza izanen da. Nafarroako ligetako eskubaloi, saskibaloi, areto-futbol eta futbol taldeek ez dute jardunaldirik izanen, larunbatean Donezteben ariko diren Baztan futbol taldeko emakumeek izan ezik. Gipuzkoan ere ez dira ariko areto-futbolean. Gipuzkoako ligetan ari diren futbol talde gehienek, aldiz, partidak izanen dituzte. Bortzirietako derbia ere izanen dute Gure Txokoa eta Beti Gazteko kadeteek Berako Matzadan larunbat arratsaldean.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Mutriku - Beti Gazte, ortziralean 16:30ean Mutrikuko San Miguel zelaian.

Nafarroako emakumezkoen ligan

  • CD Baztan – CD Universidad de Navarra, larunbatean 16:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan

  • Intxaurdi Oiartzun - Beti Gazte, ortziralean 16:30ean Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Beti Gazte – Real Union, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • San Marcial A - Gure Txokoa, larunbatean 17:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Gure Txokoa - Beti Gazte derbia larunbatean 16:30ean Berako Matzadan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun