Traktoreen azterketak teknikoak egiteko hitzorduak zehaztu dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 2a, 09:30

Baztan-Bidasoaldean joan den astean hasi ziren herriz herri traktoreen azterketa teknikoak egiten eta aste honetan izanen dute segida. Otsailera arte herriz herri ibiliko da traktoreei IAT pasatzeko unitateko mugikorra. Jakinarazi dutenez, araudi berria tarteko, ez dira Beartzunera eta Aurtitzera joanen.

Herriz herriko egutegia:

  • Azaroaren 26an eta 27an Beran.
  • Azaroaren 28an Lesakan.
  • Azaroaren 29an Etxalarren.
  • Abenduaren 4an Igantzin, 10:00etatik 14:00etara.
  • Abenduaren 5ean eta 9an Arantzan. Abenduaren 5ean herrikoek eta Eguzkialdea auzokoek eta 9an Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrekoak. Bi kasuetan 10:15etik 14:00etara, aparkalekuan.
  • Abenduaren 10ean Sunbillan, 10:00etatik 14:00etara.
  • Abenduaren 11n Donamarian, 10:00etatik 14:00etara.
  • Abenduaren 12an eta 13an Urdazubin, 10:15etik 14:00etara.
  • Abenduaren 17an eta 18an Amaiurren, 10:15etik 14:00etara.
  • Abenduaren 26an eta 27an Erratzun, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 2an Azpilkuetan, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 3an eta 7an Arizkunen (Berro Biden), 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 8an Elizondon, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 9an Lekarozen, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 10ean eta 13an Iruritan, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 14an Zugarramurdin, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 15ean Gartzainen, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 16an Arraiozen, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 17an eta 20an Zigan, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 21ean Berroetan, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 22an Almandozen, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 23an Narbarten, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 24an Orabidean, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 27an Oronozen, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 28an Beintza-Labaienen, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 29an Urrozen, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 30ean Oizen, 10:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 31n Saldiasen, 10:00etatik 14:00etara.
  • Otsailaren 5ean eta 6an Iturenen, 10:00etatik 14:00etara.
  • Otsailaren 7an Ezkurran, 10:00etatik 14:00etara.
  • Otsailaren 10ean Eratsunen, 10:00etatik 14:00etara.
  • Otsailaren 11n eta 12an Zubietan, 10:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun