Arkupeak elkarteko bazkideek urteko azken irteera Iruñera eginen dute abenduaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 3a, 06:30
Azaroan egindako irteeran, Lodosako Peron kontserben lantegia bisitatu zuten Arkupeak elkarteko bazkideek.

Urte bukaeran, Arkupeak elkarteko bazkideak batetik bertzera dabiltza. Azaroaren 7an, Lodosara eta Lizarrara joan ziren 161 lagun. Abenduaren 5ean, berriz, Iruñera joateko asmoa dute 100 lagunek.

Aurreikusita zegoen bezala, eta urtea behar bezala bukatzeko, aurtengo Arkupeakeko bazkideen azken ateraldia Iruñera eginen dute, abenduaren 5ean, orttzegunean. Ehun lagun baino gehiagok izena emana dute.

Autobusez, goiz erdirako (10:30 alderako) Iruñera ailegatuko dira. Ondotik, bazkal ordua arte, bertako gidari batek lagundurik, Nafarroako hiriburuko bazter eta leku interesgarrienak sakonki ezagutzeko aukera izanen dute. 

Bazkaria El Toro jatetxean dastatuko dute eta, eguna behar bezala bukatzeko, Joxeangelen doinuek alaituta, dantzaldia izanen dute. Ilunabarrean, 19:15ean, hartuko dute bueltarako autobusa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun