Solaslagunak Durangoko Azokara joanen dira abenduaren 7an

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 28a, 10:00
12:00 aldera ailegatuko dira Durangora eta 19:00etan eginen dute buelta.

Solaslaguna egitasmoak antolatuta, Durangoko Azokara irteera izanen dute  abenduaren 7an, larunbatean. Elizondotik, Doneztebetik eta Beratik, joan-etorria lasai egiteko, autobusa izanen dute. Izen-ematea abenduaren 2ra arte dago zabalik eta lotura honen bidez apuntatu behar da. Bazkariaren eta autobusaren truk 22 euro ordaindu beharko dituzte.

Autobusa goizean goiz abiatuko da eta 11:45ean ailegatuko da Durangora. 12:00etan bi aukera izanen dituzte: Durango ezagutzeko ginkanan parte hartu edo poteoa egin. 14:30ean bazkarian bilduko dira eta 19:00etan abiatuko da itzulera autobusa. Hainbat herritako mintzalagun eta solaslagunak elkartuko ditu hitzorduak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun