Errigoraren kanpainako bi saskiak banatu ditu Ttipi-Ttapak

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 26a, 12:00

Almandozko Lourdes Zelaietari egokitu zaio saski zuria eta Doneztebeko Maria Telletxeari beltza.

Errigoraren kanpainaren barrenean, Ttipi-Ttapak bi saski zozketatu ditu Ttipi Txartela duten harpidedunen artean: beltza eta zuria. Ttipi txarteldunak zuzenean sartu dira zozketan eta honako hauei egokitu zaizkie sariak: Almandozko Lourdes Zelaieta Zelaieta (kaxa zuria) eta Doneztebeko Maria Telletxea Urroz (kaxa beltza). Dagoeneko hartu dituzte bere saskiak Ttipi-Ttaparen bulegoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun