Emakumeen Master Cup txapelketako lehen mailako finalerdirako txartela lortu du Iera Agirre leitzarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 25a, 12:00
Maider Mendizabal eta Iera Agirre, Zamudion.

Naroa Elizalde zubietarra, aldiz, promozio mailako finaletik kanpo gelditu da

Lau eta erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa bere unerik garrantzitsuenean erabat sartuta dago eta asteburu honetan argitu da zein izanen den pilotariek txapel irabazteko osatu beharko duten bidea. Asteburu honetan jardunaldi hirukoitza jokatu da Mañaria eta Zamudion, orotara 12 pilota ordu baino gehiago, eta azken pilotaleku honetan ekin zioten pilota goxoko lehen mailako pilotariek euren bideari. Hain zuzen, Iera Agirre leitzarrak finalerdietarako sailkatzea lortu zuen, Maider Mendizabal kanporatuta. Promozio mailan, aldiz, Naroa Elizalde zubietarrak galdu egin zuen Mañarian, Ihabarko Amaia Jakaren kontra.

Asteburua larunbat arratsaldean hasi zen, Mañarian, pilota goxoko 16 urtez azpikoen eta promozio mailako finalaurrekoekin

 

16 urtez azpikoak

Ainhoa Romero (Lemoa) – Leire Galeano  (Antzuola)  18-6

Aisha Etxeberria (Amezketa)– Enara Anitua (Aulesti)18-11

 

16urtez azpikoen finala  Otxandio (azaroak 30)

Ainhoa Romero – Aisha Etxeberria 

Gazteenen artean, Lemoako Ainhoa Romerok  Leire Galeano antzuolarrak baino baliabide eta lasaitasun gehiago erakutsi zituen eta estutasun handirik gabe lortu zuen finalerako txartela. Finalean Aisha Etxeberria amezketarra izango du aurkari.

 

Promozioa 

Ainhoa Ruiz de Infante(Otxandio)  – Gentzane Aldai (Orozko) 18-17

Amaia Jaka (Ihabar) – Naroa Elizalde (Zubieta- Nafarroa) 18-6

Finala Otxandio (azaroak 30)

Amaia Jaka-Ainhoa Ruiz de Infante

 

Zalantzarik gabe, jardunaldiko partida Ainhoa Ruiz de Infantek eta Gentzane Aldaik jokatu zuten, promozioko finalean postu bat eskuratzeko. Orozkoarra izan zen markagailuan aldea hartzen lehena, baina Ruiz de Infante pixkanaka gerturatu zitzaion, partida hamabina berdindu eta partida amaiera agoniko bat osatzeko. Berdinketak ugariak izan ziren, baina emozio gehiagorik esa ezin dakiokeen amaiera batean, Ruiz de Infante nagusitu zen. Amaia Jakak askoz partida erosoagoa izan zuen Naroa Elizalderen aurka.

 

Zamudion, pilota goxoko eta pilota mixtoko lehen mailako final laurdenak

Zamudion, jardunaldia bikoitza izan zen, eta Txorierriko herri honetan  sartu ziren lehian pilota goxoko lehen mailako pilotariak.

 

Pilota goxoa, lehen maila

Patri Espinar (Usansolo) – Eneritz Arrieta (Azkoitia)  18-5

Maite Ruiz de Larramendi (Eulate) – Leire Etxaniz  (Etxeberria) 15 - 18

Olatz Arrizabalaga (Gernika) – Ohiana Orbegozo (Azpeitia)18-15

Maider Mendizabal (Anoeta) –Iera Agirre (Leitza) 11-18

Lehen mailako finalerdiak Galdakaon. abenduak 1 igandea 12:00etan

Patri Espinar – Olatz Arrizabalaga

Leire Etxaniz – Iera Agirre

 

Patri Espinarrek ez zuen arazo handirik izan bere txapela defendatzeko lehen partidan, eta erraz gainditu zuen Eneritz Arrieta 18-5.

Dezente gogorragoa izan zen Maite Ruiz de Larramendi eta Leire Etxanizen arteko lehia. Partida luzea eta piloteatua izan zen, markagailuan gorabehera handiak izan ziren, eta nafarra ondo defendatu zen airez, baina amore eman beha izan zuen.

Olatz Arrizabalagak susto handi bat eraman zuen Oihana Orbegozoren aurrean. Bizkaitarra 16-8 aurreratu zen, baina ez zuen partida amaitzen jakin eta azpeitiarra tanto bakarrera hurbildu zitzaion, 16-15, baina ezin izan zion buelta eman.

Ona izan zen baita ere Maider Mendizabalen eta Iera Agirreren arteko lehia, oso orekatua hamaikanako besarkada eman zen arte. Horik aurrera Leitzako pilotariaren egoera fisikoak aldea zabaldu eta garaipena lortzeko balio izan zion.

 

Pilota mixtoa

Nora Mendizabal  (Andoiain)– Laia Salsamendi (Uharte) 6-18

Leire Garari (Gasteiz) – Naroa Agirre (Zestoa) 18-8

Amaia Aldai (Dima)– Mirian Arrillaga (Zubieta-Gipuzkoa) 13-18

Miren Larrarte (Bidani) – Arrate Bergara (Bergara)  18-11

 

Pilota mixtoako finalerdiak Galdakaon. Abenduak 1igandea 12:00etan 

Miren Larrarte  -  Laia Salsamendi

Mirian Arrillaga - Leire Garai

 

Arratsaldean jokatu ziren pilota mistoko final-laurdenak, eta horien artean aipatzekoa da Amaia Aldai, 2018ko promozio kategoriako txapelduna, kanporatu zuela, Mirian Arrillagak (13-18).

Gauzak horela, pilota misto eta goxoko lehen mailako finalerdiak Galdakaon jokatuko dira, igandean, eguerdiko 12etatik aurora ETB-1eko kamerak zuzenean bertan direla.

 

Galdakao 12:00etan (ETB-k zuzenean)

Pilota mixtoa

1-Leire Garai (Gasteiz)VS Miriam Arrillaga(Aginaga)

2-Laia Salsamendi (Uharte)VS Miren Larrarte(Bidania)

 

Pelota Goxoa lehen maila

3-Patri Espinar (Usansolo)VS Olatz Arrizabalaga (Gernika)

4-Leire Etxaniz (Etxebarria) VS Iera Agirre (Leitza)

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun