Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko jubilotekako kideen topaketa

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 21a, 15:00

Harremana elkarteak antolatuta, Elizondo, Arizkun, Erratzu, Urdazubi eta Zugarramurdiko jubiloteketako kideek topaketa egin zuten joan den azaroaren 13an Arizkunen. 33 lagun elkartu ziren eta txokolatea hartu eta bingoan aritu ziren. Bingo txapelketa berezia jokatu zuten. Izan ere, txapelketako opari aunitz jubilotekako kideek eurek etxean birziklatutako materialekin egindako oroigarriak izan ziren. Aski arratsalde ederra pasatu zuten eta Harremana elkartetik adierazi dutenez, jubilotekako ateak nahi duten guztientzat zabalik daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun