Arnasa Gara ekimenaren aurkezpen prentsaurrekoa

Xorroxin irratia 2019ko aza. 13a, 10:50

Arnasa Gara proiektuaren aurkezpena egin zen atzo goizean Berako Beralandetan. Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria izan zen bertan bertzeak bertze. Harekin batean aurkezpenean izan ziren Mikel Arregi Euskarabideko zuzendari gerentea Aitor Elexpuru Berako alkatea, Silvia Marañon Etxarri Aranatzeko alkatea eta Miren Segurola UEMAko ordezkaria ere. Arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia azpimarratzeko ekimena da Arnasa Gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun