Nafarroako Gobernuak 72.694 euro banatuko ditu eskualdeko jubilatuen elkarteen artean

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 12a, 18:00

Boluntariotza sustatu eta autonomia lantzeko programak garatzeko dirulaguntzak banatu ditu Nafarroako Gobernuak. Herrialde mailan guztira 650.000 euro bideratuko ditu eta horietatik 72.694,64 euro eskualdeko elkarteentzat izanen dira. Dirulaguntza handiena Arkupeak jubilatu eta pentsionisten elkarteak jasoko du, 39.852 euro.

Boluntariotza sustatzeko Aurrekontua Dirulaguntza
Leitzako jubilatuen elkartea 2.220 euro 1.000 euro
Bidelagun elkartea 24.909,94 euro 11.555,72 euro
Elkarrizan 3.274,50 euro 627,72 euro
Nagusilan (Beti zurekin programa) 6.710 euro 1.460,77 euro
GUZTIRA 37.114,44 euro 14.644,21 euro
Programen garapena Dirulaguntza
Arantzako Zahar Txoko jubilatuen etxea 78,67 euro
Berako Lagun Haundiak elkartea 748,82 euro
Arkupeak Jubilatu eta Pentsionisten Elkartea 39.852,94 euro
Etxalarko Larraburua elkartea 2.294,59 euro
Goizuetako jubilatuen elkartea 583,74 euro
Igantziko Barantzondo jubilatuen elkartea 924,13 euro
Leitzako jubilatuen elkartea 1.457,77 euro
Lesakako San Fermin jubilatuen elkartea 2.313,86 euro
Urdazubiko Harremana elkartea 9.795,91 euro
GUZTIRA 58.050,43 euro

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun