Banaz bertze joan den urtean garai honetan baino 250 litro euri gehiago egin du egunotan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 12a, 14:41
Berako harrobi ondoko presa urez gainezka.

Azaro euritsua izaten ari da aurtengoa eta halaxe diote Nafarroako Meteorologia eta Klimatologiaren datuak. Nafarroako Gobernuak eskualdean dituen zortzi estazioetako datuak kontuan hartuz, azaroaren 1etik 10era, Leitzan egin du euri gehien, 371 litro metro koadroko, eta horietatik ia erdia baino gehiago ortziraletik igandera. Joan den urtean, garai berean, banaz bertze 40 litro egin zuen metro koadroko.

 

Estazioak

2019ko azaroaren 1etik 7ra

2019ko azaroaren 8tik 10era Guztira 2019ko azaroaren 1tik 10era 2018ko azaroaren 1tik 10era
Areso 167,9  l/m2 163,5  l/m2 331,4  l/m2 39,5  l/m2
Bera (Larretagaina) 146,3  l/m2 104,4 l/m2 250,7 l/m2 36,8 l/m2
Bertiz 138,5  l/m2 95,3  l/m2 233,8  l/m2 32,3  l/m2
Doneztebe 182,7  l/m2 116,3  l/m2 299  l/m2 36,7  l/m2
Goizueta 157,1  l/m2 152,8  l/m2 309,9  l/m2 41,6  l/m2
Gorramendi (Baztan) 173,6  l/m2 93,2  l/m2 266,8  l/m2 47,2  l/m2
Irurita 151,1  l/m2 109,5  l/m2 260,6  l/m2 36  l/m2
Leitza 184,3  l/m2 187  l/m2 371,3  l/m2

54,1  l/m2

Areson dagoen Matxaingo ur-jauzian nabari da azken egunetako euriteen eragina. Argazkia: Oihana Nieto

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun