Arratsaldean Behobiako muga ixteko deia egin du Tsunami Demokratikoak

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 12a, 12:45
Behobiako mugan 18:00etan hasiko dituzte mobilizazioak.

Gaur 18:00etarako egina du deialdia Tsunami Demokratikoa plataformak. A-8 autobideko Oiartzungo ordainlekutik atera eta Hendaiako ordainlekuraino autoak orduko 60 kilometroko abiaduran joatea proposatu dute. Estatu espainola eta frantsesa batzen dituen errepide-mugak ixtea du helburu mobilizazioak.

Plataformak kaleratu duen oharrean, ekintza hau elkartasunetik haratago doala diote: «herriok igure eskubideen alde elkarlanean arituz indartsuagoak baikara». Eseri eta hitz egiteko dei argia egin diote Madrili «Sit and talk. Katalunia eta Euskal Herriarentzako eskaintza demokratikoaren garaia da» eta gaineratu dute auzia konpontzeko, ezinbertzekoa dela «autodeterminazio eskubidea errespetatzea». Aitzina gazte erakundeak bat egin du deialdiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun