Larungo kaxkoa argitzeko deia egin du Gure Eskuk larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 12a, 14:00
Urriaren 16an egin zuten Argi dugu bidea ekimena Aiako Harrietan.

Gure Eskuk Euskal Herriko beste hainbat mendi kaxkotan egin bezala Argi dugu bidea ekimena antolatu du Larungo kaxkoan. Azaroaren 16an, larunbatean, Larungo gainean egin dute hitzordua 16:00etan. Kopeta-argi edo esku-argi indartsuak eramateko eskatu diete joanen direnei, ilunabarrean argiak piztuta aterako dute-eta argazkia. Argi keinuen bidez elkartasuna adierazi eta erreferenduma ez dela delitua aldarrikatuko dute.

Kataluniako mugimendu independentistak urriaren 1ean 2017ko erreferendumaren bigarren urteurrenean Montserraten egin zuen ekintza izan du oinarri Gure Eskuk. Euskal Herriko hainbat kaxko argitu dituzte dagoeneko: Aiako Harria, Aloña, Uzturre...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun