Goizeder Belzak irabazi du Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 11a, 20:00

Etxarri Aranazkoarekin batera, txapeldun orde izan zen Arostegiko Xuban Kañamaresek lortu du lehen mailara igotzea

Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatu zen azaroaren 10ean Aldatzen. Etxarri Aranazko Goizeder Belza suertatu zen txapeldun eta lehia estua izan zuen Arotegiko Xuban Kañamaresekin. Azkenean lau segundoko aldea bertzerik ez zen izan bien artean. Biek lortu dute lehen mailara igotzea

Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu behar zuen eta Etxarri Aranazkoak 21 minutu eta 54 segundo behar izan zituen; Arostegikoak 21 minutu eta 58 segundo. Patxi Mindegia zubietarrak osatu zuen podiuma, baina irabazleak baino ia bi minutu gehiago behar izan zituen lana akitzeko (23.51). Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria laugarren izan zen (24.o7) eta Zubietako Mikel Indakotxea bosgarren (24.43).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun