Igandeko hauteskundeetan parte hartzeko deia egin du Bel Pozuetak Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 5a, 15:00

Bel Pozueta EH Bilduren Nafarroako hautagaia Elizondon izan da asteburuan Oihan Mendo senaturako hautagaiarekin batera

Espainiako Kongresurako hautagaiak «azaroaren 10ean nafar feminista, euskaltzale, solidario, soberanista eta ezkeritarren botorik etxean gera ez dadin lanean jarraitzen» dutela adierazi du Baztanen egindako ekitaldian.

EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua eta senaturako hautagaia igande eguerdian Elizondon egindako ekitaldian izan ziren. Pozuetak Madrilen Nafarroaren ahots propioa izatearen garrantzia nabarmendu zuen, «estatuko alderdi handien menpe ez dagoena».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun