«Bigarren eta hirugarren korteak gogor samarrak atera zaizkit eta atzean gelditu naiz. Hortik aurrera ezin izan dut buelta eman». Halaxe adierazi zuen Jon Rekondo leitzarrak atzo eguerdian Gasteizen jokatu zen final handiaren ondotik. Euskal Herriko lehen mailako aurreneko finala izan zen Rekondorentzat. Lehendik ere finalerako txartela eskuratu zuen bi aldiz, baina, osasun arazoengatik, ezin izan zuen aldi haietan aritu. Finalera ailegatuta «kontent» zegoela azaldu zuen, baina aldi berean, ez zen hala sentitu egindako lanarekin. Txapeldunaren lana, berriz, «oso ona» izan zela adierazi zuen.
Iker Vicentek 37 minutu eta 36 segundo behar izan zituen finaleko hamabi enborrak mozteko. Mikel Larrañaga gelditu zen bigarren lanak 41 minutu eta 55 segundotan bukatuta eta Julen Alberdi Txikia IV.ak osatu zuen podiuma (44.54). Alde ttikia atera zien laugarren eta bosgarren sailkatu ziren Eneko Otaño (44.55) eta Iñaki Azurmendiri (44.58). Seigarren tokian Jon Rekondo gelditu zen (50.12).
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!