Altsasuko gazteak gogoan larunbatean eginen den mobilizaziora autobusez joateko gaur da apuntatzeko azken eguna

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 24a, 11:00

Hau ez da justizia, sententzia desmontatuz, Altsasutik Iruñera lelopean elkarretaratzea eginen da larunbatean Iruñean, Nafarroako Justizia Jauregiaren aitzinean. 17:00etan egin dute hitzordua. Aitzinetik, Altsasuko gazteen auzia salatzeko larunbatean Altsasutik Iruñera egitekoa den duintasunaren martxari Antoniutti parkean harrera eginen diote, 16:30ean. Larunbatean Iruñera joateko autobusak antolatuak dira eskualdetik eta norbaitek interesa badu, gaur, ortzeguna, izanen du apuntatzeko aukera. Interesatuek Lesakako Arranon eman behar dute izena eta adierazi dutenez, autobusean azken eserlekuak baino ez dira gelditzen libre.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun