Arkupeak elkartean Bazkideen Egunak 570 lagun bilduko ditu urriaren 24an Gorraizen

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 23a, 18:00
Aurten ere omenaldiak eskainiko ditu Arkupeak elkarteak Bazkideen Egunean.

Marrazki eta pintura, argazkilaritza eta literatura-lehiaketako sariak ere banatuko dituzte

Arkupeak elkarteko 570 bazkide inguru bilduko dira urriaren 24an, ortzegunea Gorraizen ospatuko duten Bazkideen Egunean. Meza entzun ondotik, momentu hunkigarriak biziko dituzte, 100 eta 85 urte bete dituzten bazkideak eta 50 eta 60 urte ezkondurik egin dituzten senar-emazteak omenduko baitituzte.

Momentu hunkigarriak

Marrazki eta pintura, argazkilaritza edo literatura lehiaketetako sari-banaketa ere eginen dute. Bertzalde, aurten 100 urte egin dituen Asun Elizalde, 85 urte bete dituztenak, 60 urte eta 50 urte ezkondurik damatzaten bikoteak omenduko dituzte. Oroigarri bana emanen zaie.

 

Bazkarian giro ederra

Besta guziak mahai inguruan bukatzen direnez, Gorraizko Gazteluan bilduko dira gero, bazkariaz gozatzeko. Gero, Joxe Angelen musikak girotutako dantzaldia izanen dute.

 

Omenduak

60 URTE EZKONDUTA

  • Angustias Gama - Francisco Moreno (Bera)

50 URTE EZKONDUTA

  • Maria Teresa Bayones - Jose Antonio Bergara (Arraioz)
  • Delia Telletxea - Luis Retegi (Eratsun)
  • Maria Josefa Rekarte - Gervasio Iñarrea (Erratzu))
  • Maria Carmen Mindegia - Juan Montero (Erratzu)
  • Maria Soledad Urroz - Francisco Javier Etxenike (Irurita)
  • Maria Jesus Sukuntza - Miguel Bildarraz (Leitza)
  • Maria Jesusa Erasun - Jesus Zabaleta (Leitza)
  • Maria Jose Telletxea - Francisco Portu (Lesaka)
  • Maripaz Maritxalar - Juan Fernandez (Lesaka)
  • Maria Angeles Zozaia - Juan Irazoki (Lesaka)
  • Dolores Albizu - Manolo Arozena (Lesaka)
  • Maria Carmen Zozaia -  Jose Maria Sainz (Igantzi)
  • Dolores Irazoki - Joxe Arburua (Zugarramurdi)

100 URTE

  • Asun Elizalde Danboriena (Etxalar)

85 URTE

  • Ana Maria Gaztelu (Aniz)
  • Bonifacio Oskoz (Arantza)
  • Julita Iturria (Arantza)
  • Maria Ascension Zinkunegi (Areso)
  • Angustias Gama (Bera)
  • Antonio Aranburu (Bera)
  • Francisco Moreno (Bera)
  • Josefina Iglesias (Bera)
  • Maria Natividad Mitxelena (Bera)
  • Pakita Burguete (Bera)
  • Cecilia Belarra (Doneztebe)
  • Felisa Maia (Elbete)
  • Eusebio Ballarena (Elizondo)
  • Maria Teresa Etxeberria (Elizondo)
  • Pedro Beraza (Eratsun)
  • Manuel Agirre (Etxalar)
  • Francisco Telletxea (Ezkurra)
  • Anttoni Eskudero (Goizueta)
  • Jose Ramon Arozena (Goizueta)
  • Milagros Apezetxea (Goizueta)
  • Asuncion Arozena (Irun)
  • Maria Corpus Irigoien (Irun)
  • Eusebio Maritorena (Leitza)
  • Feliciana Zabaleta (Leitza)
  • Felipa Aierdi (Leitza)
  • Jose Luis Martinez-Barranco (Leitza)
  • Miguel Bildarraz (Leitza)
  • Miguel Barriola (Leitza)
  • Miren Olabarri (Leitza)
  • Miguel Lasarte (Leitza)
  • Maria Angeles Mikelarena (Lesaka)
  • Eugenio Ariztegi (Oiz)
  • Miguel Lizasoain (Oiz)
  • Isabel Juanenea (Saldias)
  • Maria Teresa Elizalde (Saldias)
  • Martin Urrutia (Saldias)
  • Consuelo Fernandez (Sunbilla)
  • Engraxi Urriza (Zubieta)

50 URTE APAIZ

  • Pedro Apeztegia (Aurtitz - Costa Rica)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun