Solaslaguna egitasmoan izena emateko epea zabalik da

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 21a, 12:00
Urtean zehar hainbat saio osagarri egiten dituzte Solasguna egitasmoaren barne.

Euskararen ahozko erabilera praktikatu eta hobetzeko egitasmoa duela hamalau urte abiatu zen Malerrekan, Bortziriak eta Baztanen. Gaur egun, guztira hemezortzi talde daude eta horietan ehun bat lagun biltzen dira. Solaslagunaren inguruan bideoa ere kaleratu dute berriki.

Euskara Zerbitzuekin elkarlanean, Euskaltzaileen Topaguneak hasitako programa, orain dela hamalau urte ailegatu zen eskualdera. Geroztik, egunerokoan euskaraz solas egiten dutenak ohiturarik ez dutenekin talde ttikietan elkartzen dira, eta astean ordu batez euskaraz solas egiteko konpromisoa hartzen dute. Asteroko hitzorduaz gain, ikasturtean zehar hainbat saio osagarri ere egiten dituzte, eta horietan, Solaslaguneko partaideek ez ezik, euskaraz solas egiten duen edozeinek parte har dezake.

Informazio gehiago nahi duenak Solaslagunaren txokora deitu edo idatz dezake (610 92 06 73 / solaslaguna@topagunea.eus). Euskara Zerbitzuetara ere jo daiteke informazio bila: Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzura (948 45 17 46 / euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org), Bortzirietako Euskara Mankomunitatera (948 63 41 25 / euskara@bortziriak.eus) edo Baztango Udaleko Euskara Zerbitzura (948 58 00 06 / euskara@baztan.eus).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun