Eskualdeko txirrindulari gaztetxoak bikain ibili dira Muniain de la Solanako proban

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 17a, 20:00

Txirrindulari gaztetxoak, Muniain de la Solanako probaren irteeran.

Astero 60 neska-mutiko biltzen dituzten Lekarozko entrenamenduak urri hondarrean akituko dira

Asteburu honetan eskualdeko txirrindulari gaztetxoak Muniain de la Solanan egin den ODN txapelketako azken proban parte hartu zuten. Openeko ibilbide gogorrenetako bat izan arren, CC Baztandarrako hainbat txirrindulari hamar onenen artean sartu ziren. Aipatzekoa da Iruritako Hodei Alemanen debuta, kadete mailan.

Iruritako Ivan Villoria seigarren izan zen infantil mailan, eta hirugarren postua mantentzen du sailkapen orokorrean.

Bertze aldetik, CC Baztandarraren eskutik Lekarozen astero egiten dituzten denboraldi honetako entrenamenduak hilabete hondarrean akituko dira. Federatutako 60 neska-mutikok parte hartzen dute entrenamendu hauetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun