Milioi bat turista baino gehiagok igaro dute gaua Nafarroan araututako turismo ostatuetan urteko lehenbiziko zortzi hilabeteetan, hau da, iazko epealdi berean baino %4,2 gehiagok. Horrez gain, igarotako gauak %6,2 gehiago izan dira, fakturatutako 2.300.603 gau, alegia, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak turismo establezimenduen okupazioari buruz egin duen inkesten datuek erakusten dutenez. Orokorrean, banaz bertzeko egonaldia 2018an baino %2 altuagoa izan da.
Olite-Erriberriko jauregia, Leireko monasterioa eta Zugarramurdiko lezeak dira Nafarroan bisitatuenak, baina bisitari kopuruan igoerarik handiena Bertiz Natur Parkean ezagutu dute, %25 igo baita bisitari kopurua. Iruñeko katedralean, konparaziora, %16 igo da bisitari kopurua.