Bib Gourmand Michelin saria jaso dute Donamariako Benta eta Legasako Arotxa jatetxeek

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 8a, 10:30

Sukaldaritza ona arrazoizko prezioan eskaintzeagatik aitortza egiten duen Bib Gourmand Michelin izendapena  joan den ortziralean, Madrilen egindako ekitaldian hartu zuten Legasako Arotxa eta Donamariako Benta jatetxeetako ordezkariek.

Arotxakoen ordezkari Luismi eta Beatriz joan ziren sariaren ezaugarri den txaketa biltzera eta Donamairako Bentako ordezkari Lorea, Haizea eta Xabier. Donamariako Bentako Lorea Luzuriagak TTIPI-TTAPAri kontatu dioenez, ortziralean, 09:00etan zuten txaketa biltzeko hitzordua eta «giro polita» izan zuten ekitaldian, «musika DJarekin, pintxoak eta antzeko postuak zeuden».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun