Iker Vicente izan da onena Euskal Herriko lehen mailako aizkolarien txapelketako kanporaketan eta Atutxa finaletik kanpo gelditu da

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 7a, 11:05
Urriaren 27ko finalerako txartela lortu duen seikotea.

Jon Rekondo leitzarra ere urriaren 27an Gasteizen jokatuko den finalean izanen da, ez ordea Ruben Saralegi

 

Euskal Herriko lehen mailako aizkolarien txapelketako kanporaketa jokatu zen urriaren 5ean Gasteizen. Iker Vicente izan zen onena, eta hori pronostikoetan sar zitekeen. Ez ordea, Aitzol Atutxa, azken bi urteetako txapelduna eta bortz aldiz txapeldun izana, finaletik kanpo gelditzea, bederatzigarren izan baitzen. Vicenterekin batera, Larrañaga, Txikia IV.a, Azurmendi, Otaño eta Jon Rekondo leitzarra izanen dira urriaren 27an Gasteizko Iradier Arenan jokatuko den finalean.

Iker Vicentek 18 minutu eta 11 segundo behar izan zituen 54 ontzako bi enborrak, 72 ontzako bi enborrak eta 60 ontzako bi enborrak mozteko; Mikel Larrañaga bigarren izan zen 24 según dora (18.35); Julen Alberdi Txikia IV.a hirugarren (20.05), Iñaki Azurmendi laugarren (20.59), Eneko Otaño bosgarren (21.12) eta Jon Rekondo seigarren (21.18). Bost segundoren aldearekin lortu zuen finalerako txartela leitzarrak, zazpigarren Jesus Mari Mujika izan baitzen (21.23), zortzigarren Ugaitz Mugertza II.a (21.48), bederatzigarren gaur egungo txapelduna, Aitzol Atutxa (22.02), hamargarren Ruben Saralegi leitzarra (25.04) eta hamaikagarren Luis Txapartegi (27.07). Beraz, kanporaketan parte hartu ez zuen Joseba Otaegirekin batera, Luis Txapartegi jautsiko da bigarren mailara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun