Iñigo Alduntzin Leitzako zinegotzia izendatu dute Nafarroa Iparraldeko Euskara Mankomunitateko lehendakari

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 4a, 10:30

Nafarroa Iparraldeko Euskara Mankomunitateak irail hondarrean egindako batzarrean egin zuen 2019-2023 agintaldirako karguen banaketa. Iñigo Alduntzin Gartzia, Leitzako zinegotzia, izendatu zuten mankomunitateko lehendakari. Euskal Filologiako ikasketak eginak ditu eta irakaslea da San Fermin ikastolan. 

Arano, Areso, Goizueta, Leitza, Araitz, Betelu, Larraun, Lekunberri, Basaburua, Imotz, Odieta eta Ultzamako Euskara Zerbitzuek osatzen dute Nafarroa Iparraldeko Euskara Mankomunitatea eta euskararen normalizazioan esku hartzeko eta hizkuntza politika espezifikoa egiteko udalek sortutako bitartekoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun