Euskal Herriko bigarren mailako aizkora txapelketako kanporaketa igandean jokatuko dute Etxarri-Aranatzen

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 4a, 09:30

Joxean Etxeberria zigatarra finalerako txartelaren bila lehiatuko da.

Hamahiru aizkolarien artean daude Berako Oihan Larretxea, Zigako Joxean Etxeberria eta Aresoko Asier Pellejero

Euskal Herriko bigarren mailako aizkora txapelketako kanporaketa urriaren 6an, igandean 18:00etan jokatuko dute Etxarri-Aranatzeko pilotalekuan. Hamahiru aizkolari ariko dira (Julen Kañamaresek osasun arazoak direla eta, ezin izanen duela aritu jakinarazi du), urriaren 19an Altsasun jokatuko den finaleko sei txartelen bila.

Eskualdeko hiru aizkolari ariko dira: Berako Oihan Larretxea, Zigako Joxean Etxeberria eta Aresoko Asier Pellejero. Beraiekin batera, Juanjo Lopez, Oier Kañamares eta Iban Resanon osatuko dute Nafarroako ordezkaritza; Arabako Arkatz Jauregi eta Eloy Corchero ariko dira; Bizkaiko Julen Larrea eta Hodei Ezpeleta eta Gipuzkoako Jon Irazu, Xabier Zaldua eta Aratz Mugertza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun