Eskubaloi derbia izanen dute Erreka eta BKTko neska infantilek

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 4a, 06:30
Baztango neskek ere Giltxaurdin jokatuko dute larunbat arratsaldean.

Futbol talde nagusien artean, Baztanek eta Preferenteko Doneztebek bakarrik jokatuko dute etxean

Pixkanaka lanean hasiak dira eskualdeko kirol taldeak. Asteburu honetan kategoria ttikienetako eskubaloi talde batzuk hasiko dute denboraldia eta infantil mailan, Erreka eta BKTko neskek derbia jokatuko dute Donezteben. Aipatzekoa da, lehen aldiz Leitzako Aurrerak ere kantxaratuko duela taldea kategoria honetan. Futbolean, Baztan eta Preferenteko Doneztebeko talde nagusiek etxean jokatuko dute, baita Baztan eta Beti Gazteko neskek ere.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan – UD Mutilvera, ortziralean 20:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Mondragon - Beti Gazte, igandean 16:30ean Arrasateko Mojategin.

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Sanpedrotarra - Gure Txokoa, larunbateab 15:30ean Pasaiako Trintxer zelaian.

 

Nafarroako Preferenten

Doneztebe – Beti Casedano, igandean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Zizur - Doneztebe B, larunbatean 16:00etan Zizurko El Pinar zelaian.

CD Salesianos – Aurrera, igandean 11:30ean Iruñeko Salesianosen.

 

Nafarroako emakumezkoen ligan

CD Baztan – CD Amigó, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan

Beti Gazte – Allerru, igandean 18:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Ekintza, igandean 15:45ean Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Mariño - Gure Txokoa, igandean 15:30ean Irungo Ugalde zelaian.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD San Cernin – Doneztebe, larunbatean 17:30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

CD Baztan – CF Gazte Berriak Ansoain, iogandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte – Behobia A, igandean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa – Real Union , larunbatean 16:30ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CAD Aoiz - CD Baztan, larunbatean 11:30ean Agoitzeko San Miguel zelai berrian.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Aurrera – CD Amaya A, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe B – Gazte Berriak Ansoain A, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gazte Berriak Ansoain B - Doneztebe A, larunbatean 13:00etan Antsoainen.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Baztan – CD Amigó, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Gazte Berriak Ansoain - CD Baztan, larunbatean 11:15ean Antsoainen.

CDF Itaroa Huarte – Doneztebe, igandean 10:45ean Uharteko Aretan.

 

ARETO FUTBOLA

Seniorrak, Gipuzkoako lehen mailako ligan

Xuga Gure Txokoa – Egintza KE Egarri Taberna, ortziralean 20:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

Idiazabal Bai Reformas – Aurrera, ostiralean 22:15ean Idiazabalgo Zelaa kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak Nafarroako ligan

Erreka – Universidad de Navarra, larunbatean 18:30ean Doneztebeko kiroldegian.

 

Emakume seniorrak kopan

BM Lizarreria - Baztango BKT, larunbatean 18:30ean Lizarrako Oncineda karpan.

 

Neska jubenilak

BM Lizarreria – Baztango BKT, larunbatean 16:30ean Lizarrako Oncineda karpan.

 

Kadete neskak

Malkaitz – Baztango BKT, larunbatean 10:30ean Burlatako Elizgibela kiroldegian.

Erreka - UDC Txantrea, larunbatean 11:00etan Doneztebeko kiroldegian.

 

Infantil neskak

Erreka – Baztango BKT A, lehen derbia larunbatean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Baztango BKT B – BM Loyola B, larunbatean 10:00etan Elizondoko kiroldegian.

Aurrera atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun