Bib Gourmand Michelin saria jasoko dute ortzirale honetan Donamariako Benta eta Legasako Arotxa jatetxeek

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 1a, 20:00

Legasako Arotxa –argazkian– eta Donamariako Benta jatetxeek hartuko dute saria.

Madrilen eginen den ekitaldian hartuko dute kalitatea eta prezioa aitortzen duen txaketatxoa

Nafarroan guztira lau dira sukaldaritza ona arrazoizko prezioan eskaintzeagatik aitortza egiten duen Bib Gourmand Michelin izendapena hartuko dutenak, eta horietatik bi eskualdekoak dira 

Sari banaketa ekitaldia ortziralean, urriak 4, Madrilgo Trenaren Museoan eginen dute. Donamariako Bentako Haizea Luzuriaga eta Lourdes Montoyak hartuko dute Bib Gourmand Michelinen txaketatxoa eta Legasako Arotxa jatetxetik Luismi Lacar eta Beatriz Patxeko sukaldariek. Aipatzekoa da, Donamariako bentak laugarrenez hartuko duela saria. 

Kalitatea eta prezioa ardatz dituen saria jasotzeko baldintza 35 eurotik beheitiko eskaintza bat izatea da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun