Gipuzkoako areto-futboleko lehen mailako lehen liderra da Leitzako Aurrera

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko ira. 30a, 08:30
Gure Txokoako jubenilek bederatzi gol egin zituzten larunbatean Matzadan.

Futbol talde nagusien artean, Preferenteko Doneztebek bakarrik lortu du garaipena

Gipuzkoako areto-futtboleko lehen mailako ligako lehen jardunaldia jokatu da asteburuan. Leitzako Aurrerak lortu du garaipenik garbiena eta honi esker, lehen liderra da. Gure Txokoak, aldiz, galdu egin zuen. Zelaiko futbolean emaitza kaxkarrak izan ziren, orokorrean. Futbol talde nagusien artean, Preferenteko Doneztebek bakarrik lortu zuen garaipena; Baztan eta Beti Gazteko emakumeek galdu egin zuten, baita Baztan, Gure Txokoa eta Aurrerako gizasemeen taldeek ere; Beti Gaztek eta Doneztebe Bk etxean berdindu egin zuten. Eskubaloian, kopan garaipena lortu zuten Baztango BKTko emakumeek. Errugbian, garaipena lortu dute BRT Menditarrak eta Sarako Izarra taldeek.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Ardoi 2 – Baztan 0

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Ander Ordoki) – Añorga 1

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Gure Txokoa 0 – Ostadar 1

 

Nafarroako Preferenten

CD Ardoi B 2 – Doneztebe 3 (Borja Arregik 3)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe B 1 (Haritz Narbarte) – Beti Kozkor B 1

Aurrera 1 (Mañel Woischwill) – CD Universidad de Navarra 2

 

Nafarroako emakumezkoen liga

CD Castejon 1 - CD Baztan 0

 

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan

Oiartzun 2 - Beti Gazte 1 (Idoia Garde)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Hondarribia 4 - Beti Gazte 1 (Xuban Fernandez)

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa 9 (Alexander Altzugurenek 4, Ivan Azkaratek 2, Iñaki Ruiz, Urko Aduriz eta Unai Etxegarai) – Dunboa Eguzki 0

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CF Gazte Nerriak Ansoain 2 – Doneztebe 4 (Unai San Miguelek 2, Jon Mikel Gaztelumendi eta Enaitz Iriarte)

CDF Itaroa Huarte 1 - CD Baztan 2 (Aritz Maisterrena eta Imanol Zoco)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Hondarribia 1 - Beti Gazte 2 (Asier Larralde eta Miguel Ubiria)

Dunboa Eguzki A 0 - Gure Txokoa 6 (Kenai Garciak 4, Adur Huizi eta Martxel Matxikote)

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CD Baztan 3 – CD Izarra 3

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

UCD Burlades A – Aurrera

SD Alsasua A 8 - Doneztebe B 1 (Aimar Esperante)

Doneztebe A 9 (Mikel Babazek 2, Unai Montiel, Oier Agirre, Urko, Ander, Dabid, Mikel Juanotena eta Iraitz Aiesa) – CD Inter de Pamplona 0

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Pamplona 10 – CD Baztan 0

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

CD Baztan 1 – Beti Kozkor A 1

Doneztebe 2 (Uxue Santesteban eta Aimar Esperante) – CAD Irabia 4

 

ARETO FUTBOLA

Seniorrak, Gipuzkoako lehen mailako ligan

Pizzeria B17 3 – Xuga Gure Txokoa 1

Aurrera 7 – Antiguoko 4

 

ESKUBALOIA

Emakume seniorrak kopan

Baztango BKT 32 – Gurpea Beti Onak 25

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, senior Euskal Herriko bigarren mailan

Sarako Izarra RT 47 – La Unica B 14

BRT Menditarrak 57 - Uribealdea 12

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun