Larrainen eginen dute Nafar Kronoeskaladen azkenaurrekoa irailaren 28an

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 27a, 13:00

Ikusmina sortzen ari da Nafar Kronoeskaladak ekimena. Larunbatean Larrainen eginen dutenaren ondotik, urriaren 19an izanen da finala Ibardinen.

Zuberokoaren ondotik, urriaren 19an finala izanen da Ibardinen

Presoen eskubideen alde, Nafar Erresumako Kronoeskaladak azken txanpan sartuak dira. Lizarieta, Otsondo Izpegi eta Ibañetakoen ondotik, bi igoera bertzerik ez dira falta: irailaren 28an, larunbatean 10:00etan hasita Larrainen, Zuberoan eginen dute. Txirrindulariek 09:30ak inguruan izena eman beharko du Larraineko autobus paradan.

Antolatzaileen ustez, «Euskal Herriko porturik ederrenean eta zailenetariko batean. Adibide bat emateko, portu horrengatik Miguel Indurainek ez zuen lortu bere seigarren Tourra irabaztea».  

Azken kronoeskalada, berriz, urriaren 19an Ibardinen izanen da, Beran. «Elkartasun eta bizikletaren festa haundia izaitea espero dugu!», diote antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun