Menditarrak-BRT errugbi taldeak ligako lehen partida jokatuko du larunbatean Lekarozen

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko ira. 27a, 07:23
Larunbat arratsaldean ligako lehen partida jokatuko du Menditarrak-BRT errugbi taldeak Lekarozen.

Futbolean, etxean jokatuko dute Beti Gazte, Gure Txokoa, Aurrera eta Doneztebe B taldeek

Joan den denboraldian taldea ia desagertu bazen ere, Menditarrak-BRT errugbi taldeak ligako lehen partida jokatuko du larunbatean Lekarozen. Zelaiko futbolean eta areto-futbolean, pixkanaka jokoan sartzen hasiak dira eskualdeko kirol taldean. Asteburu honetan, areto-futbolean ligako lehen partida jokatuko dute Aurrerak Leitzan eta Gure Txokoak Donostian. Nafarroako ligan ari diren futbol talde infantilek ere lehen partida izanen dute. Futbol talde nagusiei dagokienez, Beti Gazte, Gure Txokoa, Aurrera eta Doneztebe Bko gizasemeek etxean jokatuko dute; Baztango gizon eta emakumeek, Doneztebek eta Beti Gazteko emakumeek kanpoan. Eskubaloian, BKTko emakumeek bakarrik jokatuko dute, kopan.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Ardoi – Baztan, larunbatean 16:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Añorga, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Gure Txokoa – Ostadar, larunbatean 16:30ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako Preferenten

CD Ardoi B – Doneztebe, larunbatean 18:30ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe B – Beti Kozkor B, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Aurrera – CD Universidad de Navarra, larubatean 17:30ean Leitzako Arkiskilen.

 

Nafarroako emakumezkoen liga

CD Castejon - CD Baztan, larunbatean 12:00etan Castejonen.

 

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan

Oiartzun - Beti Gazte, larunbatean 19:30ean, Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Hondarribia - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Hondarribiako Ondartzan.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa – Dunboa Eguzki A, larunbatean 19:30ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CF Gazte Nerriak Ansoain – Doneztebe, igandean 112:15ean Antsoainen.

CDF Itaroa Huarte - CD Baztan, larunbatean 19:00etan Uharteko Aretan.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Hondarribia - Beti Gazte, larunbatean 10:00etan Hondarribiako Ondartzan.

Dunboa Eguzki A - Gure Txokoa, larunbatean 12:00etan Irungo San Jose Obrero zelaian.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CD Baztan – CD Izarra, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

UCD Burlades A – Aurrera, larunbatean 16:00etan Burlatako El Soto zelaian.

SD Alsasua A - Doneztebe B, larunbatean 13:15ean Altsasuko Dantzalekun.

Doneztebe A – CD Inter de Pamplona, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Pamplona – CD Baztan, igandean 11:00etan Iruñeko Beitikuntzean.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

CD Baztan – Beti Kozkor A, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe – CAD Irabia, larunbatean 10:15ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

ARETO FUTBOLA

Seniorrak, Gipuzkoako lehen mailako ligan

Pizzeria B17 – Xuga Gure Txokoa, igandean 12:15ean Donostiako Bidebieta kiroldegian.

Aurrera – Antiguoko, larunbatean 16:30ean Leitzako Amazabal kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Emakume seniorrak kopan

Baztango BKT – Gurpea Beti Onak, larunbatean 17:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Senior gizonezkoak

Menditarrak BRT - Uribealdea, larunbatean 16:00etan Lekarozen.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun