Nafarroako aizkora txapelketa nagusiko finalerako boskotea erabaki da

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko ira. 23a, 19:00

Nafarroako aizkora txapelketa nagusiko finalerako sailkatutako boskotea, Uharten egindako denborekin.

Iker Vicente, Jon Rekondo, Ruben Saralegi, Juan Jose Lopez eta Joxean Etxeberria ariko dira azaroaren 15ean Donezteben

Nafarroako aizkora txapelketa nagusiko kanporaketa jokatu zuten irailaren 22an, igande arratsaldean Uharteko Toki-Alai pilotalekuan. Iker Vicente erraz nagusitu zen eta berekin batera, Leitzako Jon Rekondo eta Ruben Saralegi, Lezaungo Juan Jose Lopez eta Zigako Joxean Etxeberria izanen dira azaroaren 15ean Donezteben jokatuko den finalean.

Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu behar izan zituzten kanporaketan, finaleko lanaren erdia. Lehiarik handiena bosgarren posturako izan zen, finalerako azken txartelerako alegia. Joxean Etxeberria zigatarrak Resanok baino zortzi segundo guttiago behar izan zituen. Azkeneko bi sailkatuek, Eneko Saralegik eta Asier Pellejerok, maila galduko dute. Halere, azken aurreko sailkatuak, Eneko Saralegik, Julen Kañamaresen aurkako jaitsiera kanporaketa eskatzeko aukera izanen du.

 

SAILKAPENA

  1. 1. Iker Vicente (Otsagi), 14:51
  2. Jon Rekondo (Leitza), 15:46
  3. Rubén Saralegi (Leitza), 16:08
  4. Juan José López (Lezaun), 16:26
  5. Joxean Etxeberria (Ziga), 17:08
  6. Iban Resano (Dorrao), 17:16
  7. Oier Kañamares (Arostegi), 17:48
  8. Eneko Saralegi (Leitza), 18:38
  9. Asier Pellejero (Areso), 18:55

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun