Gure Txokoa eta Doneztebeko futbol talde nagusiek etxeko lehen partida jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 20a, 06:30
Jokoan sartzen hasiak dira eskualdeko futbol talde gehienak. Argazkian, Beti Gazteko talde nagusia joan den igandean Mastegin jokatutako partidan.

Baztanek ere etxean jokatuko du denboraldiko bigarren garaipenaren bila; Beti Gaztek, Aurrerak eta Doneztebe Bk kanpoan

Pixkanaka-pixkanaka hasiak dira eskualdeko futbol taldeak denboraldi berrian. Joan den asteburuan kanpoan jokatu ondotik, etxeko lehen partida jokatuko dute larunbatean Gure Txokoak eta Doneztebek. Baztanek ere etxean jokatuko du, denboraldiko bigarren garaipenaren bila. Beti Gaztek, Aurrerak eta Doneztebe Bk kanpoan jokatuko dute. Emakumeen bi taldeek, Baztanek eta Beti Gaztek etxean jokatuko dute. Areto-futbolean, kopako lehen kanporaketa jokatuko dute Gure Txokoak eta Aurrerak.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan – CD Murchante, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Elgoibar - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Elgoibarko Mintxeta zelaian.

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Gure Txokoa - Allerru, larunbatean 17:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako Preferenten

Doneztebe – CD Aibares, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Salesianos - Doneztebe B, igandean 16:30ean

CD Liceo Monjardin – Aurrera, igandean 17:00etan iruñeko San Jorgen.

 

Nafarroako emakumezkoen liga

CD Baztan – CD Ardoi, igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan

Beti Gazte – Hondarribia, larunbatean 15:45ean Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Vasconia, larunbatean 18:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Real Union - Gure Txokoa, larunbatean 19:30ean Irungo Gal zelaian.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe – CDF Itaroa Huarte, ortziralean 18:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Baztan – CD Valle de Egues, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte – Mariñoa, larunbatean 11:30ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa – Behobia A, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

UD Mutilvera – Baztan, larunbatean 12:00etan Arangurenen.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan 

Aurrera – San Cernin A, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe B – CD Amaya A, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Amaya B – Doneztebe A, larunbatean 12:00etan Iruñeko Amayan.

 

ARETO FUTBOLA

Seniorrak, Gipuzkoako lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Oiartzun, ortziralean 20:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

Idiazabal Bai Reformas – Aurrera, ortziralean 22:00etan Idiazabalgo Zelaa kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Emakume seniorrak Nafarroako kopan

Baztango BKT – BM Ardoi, igandean 12:00etan Elizondoko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun