Uterga eta Azpirozek galdu egin dute Urriza eta Etxeberria III.aren kontra

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 19a, 19:00
Utergak ezin izan zion kutsi Urrizak jarritako erritmo azkarrari.

Uterga eta Azpirozek ez zuten garaipena lortzerik izan, atzo, Huarteko besten baitan jokatu zuten partidan. Urriza eta Etxeberria III. zituzten aurkari eta bakarkako txapelketa galdu izanaren arantza kentzeko asmoz joan zen Iruñeko aurrelaria. Partidaren hasiera orekatua izan zen arren, 23-21ekoan aurrea hartu lortu eta 28 tantoan gelditu ziren azkenean Uterga eta Azpiroz.

Toki alai frontoia gainezka, mailako partidaz gozatzeko aukera izan zuten ikusleek. Hasieratik nabaritu zen Urriza indarberrituta heldu zela; Azpirozek ongi erantzun zuen atzeko aldetik baina Utergak ezin izan zion kutsi aurrelariak jarritako erritmoari. Partidaren hasiera orekatua izna zen, baita markagailuan 23-21era iritsi ondotik, tartea hartzen eta handitzen joan zien irabazleak (30-24 eta 35-28). Urrizaren pilotakada azkarrak eta Etxeberriak errebotetik duen defentsarako gaitasunak eman zien garaipena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun