Nafarroako erremonte txapelketako final laurdenetako ligaxkan galdu egin dute Juaneneak eta Zubirik

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 17a, 20:00
Asteazkenean Uharten aurrez aurre izanen dira Urriza eta Uterga.

Asteazkenean Urriza eta Etxeberria III.a, kantxetara itzuliko den Uterga eta Azpirozen kontra ariko dira

 

Nafarroako erremonte txapelketaren baitan, final laurdenetako ligaxkako partida jokatu zuten Zizur Nagusian Zeberio II.ak eta Larrañagak (min hartutako Ezkurra II.a eta Agirrezabalaren ordez aritu ziren), Aritz Juanenea saldiastarraren eta Aritz Zubiri goizuetarraren kontra. Lehenbizikoek 35-33 irabazi zuten.

Asteazkenean eta ortziralean final laurdenetako azken partidak

Final laurdenetako ligaxka irailaren 20an, ortziralean akotuko da, Uterga eta Azpirozek, Ezkurra II.a eta Agirrezabalaren kontra jokatuko duten partidarekin. Beti ere, ikusi behar azken bi erremontelari hauek beraien lesioak gainditzen dituzten. Aitzinetik, asteazkenean, bertze partida handi bat jokatuko dute Uharten Urriza eta Joxe Jabier Etxeberria III.ak, kantxetara itzuliko den Xanti Uterga doneztebarraren eta Azpirozen kontra. Jaialdia asteazkenean 18:30ean hasiko da eta erremonte partidaz gain, eskuz ere bi partida jokatuko dira lau eta erdiaren barrenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun