Malerreka eta Bortzirietako IKA euskaltegiek 2019/2020 ikasturterako lan-poltsa osatzeko deialdia egin dute. Lan-poltsan sartzeko EGA titulua edo baliokidea, lizentziatura, komunikatzeko eta taldeak dinamizatzeko gaitasuna eta B1 gidabaimena eta autoa izan beharko dira. Glotodidaktika ezagutzak baloratuko dituzte. Interesa dutenek curriculuma bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus edo malerreka@ikaeuskaltegiak.eus helbidera bidali beharko dute.
TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.