Madrilen jokatuko da gaur nazioarteko erremonte zirkuituko jardunaldia

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 13a, 08:30
Madrilen jokatuko den erremonte jaialdiko aurkezpena egin zuten atzo.

Ortziralean 18:00etan hasita ariko dira Juanenea-Etxeberria III.a, Ezkurra II.a-Ion eta Ansa II.a-Azpiroz

Gauza batengatik edo bertzearengatik irailaren 13an, ortziralean Madrilen bazaudete, bertatik mugitu gabe erremontea ikusteko aukera izanen duzue. Izan ere, nazioarteko erremonte zirkuituko jardunaldia jokatuko da 18:00etatik aitzinera La Elipa udal kiroldegiko frontoian, Moratalaz inguruan.

Bikoteak honakoak izanen dira: Aritz Juanenea saldiastarra eta Joxe Jabier Etxeberria doneztebarra batetik; bertzetik Josetx Ezkurra II.a eta Ion eta azkenik, Ansa II.a eta Azpiroz. Jaialdia, beti bezala, minbizia duten umeen aldeko elkarte baten aldekoa izanen da, kasu honetan ASION (Asociación Oncológica Infantil de Madrid) elkartearen aldekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun